Logo Inurritegi

euskara  |  castellano

PADI Programa
Haurren hortz-haginak zaintzeko Osakidetzaren "PADI" programa.

Gure zentroak hitzarmena du Osakidetzako Osasun eta Kontsumo Sailarekin, eta, PADI deritzon programari esker, 7 urtetik 15 urtera bitarteko haur eta gazteek hortzetako atentzioa doan bermatuta dute..

Programa hau garrantzitsua eta beharrezkoa da neska-mutilen aho eta hortz-haginen osasuna eta osasun orokorra bermatzeko, bizitzan hortz-haginak osasuntsu garatzeko eta zainketa-ohitura egokiak hartzeko oinarrizko adinean baitaude.

Haurren urteroko hortz-azterketak, PADIren prebentziozko zainketak eta konponketak eta etxe bakoitzean hortzak garbitzeko ohiturak lagungarriak izan dira belaunaldi berriak txantxarrik gabe haz daitezen, eta arazo handiak eragotziko dira horrela gaur egun zein etorkizunean.

PADIko dentistaren urteroko azterketa funtsezkoa da txantxarrari ahalik eta lasterren aurre egiteko, hasierako faseetan sintomarik gabeko gaixotasuna baita, prebentzioa erraza duena.

Haurren hortz-haginen osasuna familien lankidetzaren menpe dago neurri handian.